Maiak Udalaren babesa ziurtatu dio Santamariari epaiketaren atarian

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 15a, 08:36

Udaltzaingoaren buru zen Santamariari “babes osoa” eskaini dio Iruñeko alkateak. Langile bati eraso egitea leporatuta deklaratuko du.

Simon Santamaria zigorrik gabe geldituko dela uste du Iruñeko alkate Enrique Mayak, nahiz eta, langile bat jazartzea eta prebarikazio delitua atxiki dioten. “Sinetsita nago, Santamaria ongi ezagutzen dudalako, berak egindakoa ez dela delitua eta sen ona eta justizia gailenduko direla”, esan du Mayak.

Ez du zehaztu alkateak zehazki nola emanen dion babes hori. Udaletxeko protokoloarekin jarrera hori ez dator bat, ordea: Iruñeko Udalean lan egiten dutenek, aukera berdintasuna dute, errespetua merezi dute eta duintasuna, inola ere onartuz eskubide horiek urratzerik. Protokoloan atal zehatz batek jasotzen du gainera, ez dela onartuko jazarpen psikologiko edo indarkeriarik goi postuetan lanean dihardutenek sortua. Hain zuzen, Udalak babestuko duena horixe da, Santamaria jazarpenagatik epaituko baitute.

Udaltzainen sindikatuak Mayaren dimisioa eskatu du

“Bi delituengatik pasako da epailearen aurretik Santamaria eta onartezina da Udalaren babesa izatea”, hala esan du APM udaltzainen sindikatuak. Mayaren dimisioa eskatu du sindikatu horrek.

Asteartean izanen da ahozko epaiketa Iruñeko Auzitegian. Maria Paz Benito epaileak Iruñeko hirugarren instrukzioko epailea ariko zaio hitz hartzen. Autoa ez da behin betikoa, errekurtsoa jartzerik izanen du Santamariak. Horrez gain, udaltzain buru ohiak 150.000 euroko fidantza ordaindu beharko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!