XVI. irakurketa publikoa egin du gaur Biurdana institutuak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 8a, 14:20

Aurten, Aitor Arana idazlearen lanak izan dituzte ardatz.

Euskal hitzak eta euskal literatura izan dira gaur protagonista Biurdana Institutuan. XVI. irakurketa publikoa egin dute ikastetxean. Aurten, Aitor Arana idazlearen lanak izan dituzte ardatz. Zazpi lanen pasarteak irakurri dituzte: Jainko txikia, Loaren bidez, Urtegi misteriotsua, Amodioaren gazi-gozoak, Maitasun sua, Ezohiko ipuinak eta Sacamantecas nuen aita zehazki.

Ikasleez gainera jende ezaguna ere hurbildu da Biurdanara: Ibai Urrastabaso San Juan Xarreko kidea, Oskar Estanga bertsolari eta abeslaria, Asier Agirre ikasle ohi eta pilotaria, Xanti Begiristain idazlea, Ion Orzaiz Nafarroako Hitzako zuzendaria eta Zuriñe Hidalgo Hezian taldeko kantaria besteak beste. 

Euskara eta euskal literaturari gorazarre egitea da irakurketa publikoa egitearen xedeetako bat, baina, gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea ere helburuetako bat dela nabarmendu du Biurdana Institutuko ikasketaburu Asier Azpilikuetak.

Heldu den ikasturteari begira ere jarri dira, alegia, XVII. irakurketa publikora begira. Xehetasunak heldu den ikasturte hasierarekin batera zehaztuko badituzte ere, eginen dela hori bai, ziurtzat jo dute. Nafarroako Gobernuaren eta Ateneoaren babesarekin egiten ditu Biurdana Institutuak irakurketa publikoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!