Sanferminak 2015

Iruñeko Udalak 81.750 euro bideratuko ditu peñentzat aurtengo Sanferminetan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 29a, 20:00

Udalak diruz lagunduko ditu jai giroa areagotzeko balioko duten peñen jarduerak. Kutsu politiko edo aldarrikatzailea duten ekitaldiek ez dute laguntzarik jasoko.

Iruñeko Udalak dirulaguntzen deialdia egin du Iruñeko peñei haien jai giroko ekimenak diruz laguntzeko aurtengo Sanferminetan. Laguntza hauetatik kanpo geldituko dira ekitaldi politiko eta aldarrikatzaileak edota halako helburuetarako erabiltzen direnak. Modu berean, jakinarazi du Iruñeko Udalak, pertsonen askatasunaren aurka doazen jarduerak hala nola Konstituzioa eta legeak betetzen ez dituztenak, deialdi honetatik at geldituko dira.

Diruz lagundutako ekitaldi batean parte hartzaileek ez badituzte eskakizun hauek betetzen, Udalak dirulaguntza itzultzeko eta isuna jartzeko eskubidea izanen duela jakitera eman dute agintariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!