‘Mozal’ legearen aurkako gazteen manifestazioa gaur arratsaldean Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 26a, 18:18

Hainbat euskal kazetarik mozal legearen aurka eta topatu.info-ko lankideen auzipetzearen kontra egindako argazkiak

Gaur Espainiako Kongresuan onartu eta uztailaren lehenean indarrean sartuko den Herritarren Segurtasunerako Legearen aurkako mobilizazioa Autobus Geltokitik abiatuko da 19.30etan.

Lege honen bitartez, PPren Gobernuak "salbuespen egoera normalizatzeko" asmoa duela salatu eta "eskubide zibil eta politikoen eremuan oro har atzerapauso nabariak" emanen direlako antolatu dute mobilizazioa Ernai, Gazte Abertzaleak, Gazte Komunistak, Gazte Anarkistak eta Ikasle Abertzaleak taldeek.

"Gazteak jendarteko sektore aktibo eta konprometituenetakoak gara. Barrikadaren lehen lerroan egon garenak, pankartaren atzean eta injustizien aurrean parez pare. Hori dela eta, Iruñerriko Gazteria, frankismoaren garaietara itzultzen gaituen eta oinarrizko eskubideen urraketa ahalbidetuko duen lege honen kontra kalera ateratzeko hautua egin dugu", gaineratu dute deitzaileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!