Gaur bertsoak eta hip-hop-a uztartuko ditu Oskar Estangak Zaldiko Maldikon

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 25a, 10:04

20:00etatik aurrera 'Errimatuz garenera arrimatuz' proiektua aurkeztuko du Gaintzako bertsolariak.

Larunbatean, Nafarroako Bertsolarien Txapelketako final handian kantatuko du Oskar Estangak. Horren aurretik, gaur, beroketa ariketa moduan edo,'Errimatuz garenera arrimatuz' proiektu aurkeztuko du Zaldiko Maldiko elkartean, ilunabarreko zortzietan. Horretan bertsoak eta hip-hop-a uztartzen ditu bertsolari gaintzarrak.

Errimatuz garenera arrimatuz. Oskar Estangaren proiektu hau kantu proiektu bat da, non oinarri musikalen eta gitarraren laguntzarekin, bat bateko eta aurrez landutako hip-hop kantak eskaintzen diren.

"Errimatuz, garenera arrimatuz"emankizuna  kantu proiektu bat izateaz gain bertsolaritza eta hip-hop-a uztartzen ditu  Oskar Estangak, denak bere sormenekoak. Baina kantu proiektu izateaz gain, solasaldia ere bada, kantu ezberdinen gaien inguruan entzulegoari luzatzen zaizkion bakarrizketak ere agertzen dira. Bizitzan oinarritua, garenera arrimatua!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!