Led motako argiztatzea erabiliko dute zebrabideetarako

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 11a, 05:45

Martxoan jarriko dute argiztatze mota berria 20-30 zebrabidetan.

Pixkanaka eginen dute aldaketa. Gaur egun zebrabideak argitzeko jarriak dauden hori koloreko kale-argiak led motatakoengatik aldatzea da xedea. Argiztapen handiagoa lortuko da eta horrek segurtasuna handitzea eraginen duela uste dute Iruñeko Udaleko Hiri Zaintzarako arduradunek. Izan ere, Iruñeko udalean kezka sortua da zebrabideen inguruan gertatzen diren istripuekin. Argiztapenaren aldaketak neurri batean istripuak txikitzea ekarriko duela uste dute. Iaz 114 oinezko harrapatu zituzten bidea zeharkatzen ari zirela eta 2013an 141.

Datozen egunetan hasiko dira aldaketa lanetan. 20-30 zebrabideetako kale-argiak aldatuko dituzte lehenbizi. Gehienak hiri erdigunean aldaktuko dituzte: Vianako Printzea etorbidean eta Amaia kalean adibidez. Lehenetsiko dituzte jende gehien zeharkatzen dituzten zebrabideak eta semafororik ez dituzten horiek. 700 eta 800 euro inguru kostako zaio udalari kale-argi bakoitza aldatzea, hala adierazi du Oscar Esquirozek, Hiri Zaintzarako arduradunak. Guztira 150.000 euroko inbertsioa bideratuko du UPNren Gobernuak argiztapena aldatzeko.

Istripuekin kezkatuta

114 oinezko harrapatu zituzten 2014an zebrabide inguruetan. Dena dela, 2013ko datuekin alderatuta, 141 oinezko harrapatu zituzten, %20 jaitsi dira halakoak. Semafororik gabeko zebrabideetan harrapatu zituzten oinezkoen %58. Harrapatu zituzten guztien artetik 17 zebrabidetik zihoan eta %12 oker ari zen zeharkatzen bidea.

Gaur egun Iruñean 4.000 zebrabideetatik 700 daude argiztatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!