800 lagunentzako artzain-apurrak banatuko dituzte Santo Domingoko azokan gaur

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 11a, 06:02

Musika eta artisau azoka izanen dira udaberriaren etorrera ospatzeko festan.

Larunbatean goizeko hamaika eta erdietatik aurrera Santo Domingo azokak 800 herritarrentzako artzain-apurrak banatuko ditu. Doan jasotzeko baldintza bakarra, azokan bertan egindako erosketaren tiketa aurkeztea izanen da. Artzain-apur platerkadarekin batera ardo edo ur tragoxka ere eskainiko dute.

Azokan bertan prestatuko dituzte artzain-apurrak. Uxuen egiten dituzten tradiziozko erara prestatuko dituzte: 80 ogi pakete, 6,55 txistorra kilo, beste hainbeste xingar, 4 litro olio, 25 tipula, 20 baratxuri-ale, gantza eta gatza beharko dituzte 800 ano horiek egiteko.

Grupo Solidario taldeak musika jarriko dio larunbateko jai egunari. Gurutze Gorriko ekitaldi hainbatetan kantuan aritzen diren erretiratuek osatzen dute taldea. Urtean 30 kontzertutan hartzen dute parte eta udaberriari ongi etorria emateko larunbateko festan ere izanen dira. Artisau azoka ere jarriko dute Iruñeko Santo Domingokoaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!