Artxanko eta Peralta, espetxean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 8a, 20:55

Artxanko eta Peralta, espetxera eraman zituen autoan (Argazkia: @cafekutz)

Osasunako presidente ohiari 500.000 euroko bermea ordainduz baldintzapeko askatasuna lor lezake

Osasunako presidente ohi Miguel Artxanko eta taldeko zuzendaritzako kide ohi Txuma Peralta Iruñeko espetxean dira, larunbat arratsaldetik. Iruñeko 2 instrukzio auzitegiko epaile Fermin Otamendiren aburuz, badira aski zantzu pentsatzeko bion artean 2,4 milioi euro hartu zituztela Osasunaren diru kontuetatik, ustez partidak erosteko. Peraltari baldintzarik gabeko espetxea ezarri dio jujeak. Artxankok baldintzapeko askatasuna lor lezake, 500.000 euro ordainduz. Neurriok Espainiako Futbol Liga Profesionaleko abokatuak eskatu zituen. Osasunaren abokatuak bakoitzari 200.000 euroko fidantza ezartzeeko galdegin zuen. Aldiz, partiden salerosketak zuzenki parte hartu duela aitortu duen Angel Bizkai Osasunako gerente ohia aske utzi du epaileak, baita Patxi Izko presidente ohia ere, karguekin bada ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!