UPN, PP eta Ciudadanosen koalizioak bost zinegotzi eskuratu ditu Burlatan. Lehen indarra dira. PSNrekin goberna dezake, lau eskerleku eskuratu dituzte sozialistek. EH Bilduk 2015ean baino zinegotzi bat gutxiago izanen ditu lau. Burlata Aldatu izan zen alderdirik bozkatuena 2015ean; hiru zinegotzi galdu ditu.
Nafarroako foru hauteskundeak, Burlatan
Navarra Sumak eskuratu ditu boto gehien Burlatan Nafarroako foru hauteskundeetan. PSN da bigarren indarra. Ondoren, Geroa Bai eta EH Bildu.