23 urteko gazte bat lan istripuz larri zauritua Uharten

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 29a, 20:43

Metálicas Zuher enpresako lantegia Uharten.

Zazpi metroko altueratik erori da lanean ari zen sabaia behera etorrita. Areta industria guneko Metálicas Zuher enpresan gertatu da istripua. 

Goizeko 11:48etan jaso dute deia larrialdi zerbitzuetan. Zauritua izan den langilea ez omen da fabrika honetako langilea, lantegian konponketa lanak egiten ari zen beste enpresa bateko behargina baizik.
J.G.B.D. Dominikar Errepublikan sortua eta Iruñeko bizilaguna da zauritua. Nafarroako Ospitalera eraman dute kolpe handia buruan hartuta eta beso bat hautsita. Bere egoera larria da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!