Atarrabiako adin tarte ezberdinetako bizilagunen afaria eginen dute

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 21a, 08:48

50,60 eta 70. hamarkadan gazte zirenak biltzea da helburua. Uharteko Don Carlos hotelean eginen dute afaria azaroaren 7an eta ostiralean amaitzen da epea izen emateko.

50, 60 eta 70. hamarkadetan gazte izandako jendea elkartzea da Atarrabian egin duten proposamena. Azaroaren 7an jarri dute hitzordua. Mahai baten bueltan elkarrekin afaltzeko asmoa da, elkarren arteko gazteetako bizipenak gogoratzeko. Uharteko Don Carlos hotelean eginen dute afaria.

Interesatuek Euskadiko Kutxaren kontu zenbaki honetan (3035 0139 78 1390035449) 36 € ordaindu beharko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!