Erraldoiak, besten pizgarri

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 2a, 12:25

Argazkia: Atarrabiako erraldoiak / youtube.com

Bihar ekinen diete Atarrabiako bestei, Erraldoien Konpartsak suziria piztu ostean, eta datorren igandera arte egonen da zer gozatua.

Gaur, txupinazoa bota bezain pronto, Mikelats taldearen dantza jaialdia izango dute, 12:15ean. Arratsaldean, berriz, herri kirolek hartuko dute plaza. Gau partean, Drindots taldeak alaituko du giroa. Gainontzeko egunak ere ekimenez gainezko daude: egitaraua osorik irakur daiteke Atarrabiako Udalaren webgunean.

Betikoa, funtzionatzen duelako

Mikel Oteiza alkateak jaien ezaugarriak aletu ditu gurean: "Programaren bizkar hezurra urtero berdina da; berrikuntzak dira gauza txikiak: jaialdi bat gehiagi ostiralean, kultura arlotik antzerkia... baina, funtsean, inportanteena errepikatu egiten da".

"Elkarlana" izan du gogoan, halaber, festen karietara. "Oso adostuta dago egitaraua elkarteekin eta jendearekin", nabarmendu du.

Txosnagunea aniztasunean

Txosnagunean ere antolatu dituzte makina bat egiteko Atarrabiako herri eragileek. Esaterako, bihar, Bide Bakarra eta Sofokaos taldeen emanaldiak eskainiko dituzte. Horrez gain, egunez eguneko egitaraua osatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!