‘Tren geltokia’ ikuskizuna estreinatuko du gaur Zirika Zirkus konpainiak

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 10a, 14:11

EstreinaldiaBurlatako Kultur Etxearen plazan eginen dute, 19:00etan. Beti bezala, umorea, akrobaziak eta oso estetika landua uztartuko dituzte antzezlan berrian.

Tren geltoki magiko batean hiru pertsonak bat eginen dute. Hirurak oso bereziak dira; eta haien artean, oso ezberdinak. Zain dauden bitartean, solasean hasiko dira. Halaxe abiatzen da Zizika Zirkus konpainia nafarraren antzezlan berria. Umorea, akrobaziak, dantza, akroporteak, malabarak… Horiek guztiak eta gehiago dira gozagai ikuskizunean. Zirika Zirkusek kale antzerkia lantzen du. Obra Burlatako Kultur Etxearen plazan eginen dute, baldin eta eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Bestela, Kultur Etxeko entzunaretoan taularatuko dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!