Oraingoz ez da lan talderik osatuko eta Sarrigurengo bizilagunei ez zaie galdetuko ikastetxearen zatiketa nola egitea gustatuko litzaiekeen. Horixe zen Eguesibar Gara taldeak mozio bidez proposatutakoa baina ez du gehiengorik izan aurrera eraman ahal izateko. Bi eraikin sortzeko aukera da Sarrigurenen bi ikastetxe izan daitezen. Dudak sortu dira, batzuek uste dutelako hobeki litzatekeela bi ikastetxe horiek ikas-mailen arabera banatzea eta modu horretan eredu desberdinen "elkarbizitza" sustatzea. Besteek ordea, "hizkuntza murgiltzea" ziurtatzeko ereduka eginen lukete banaketa.
Geroa Baik azaldu zuen atzoko osoko bilkuran Hezkuntza Departamentuarena zela eskumena eta dagoeneko lantzen ari dela gaia arlo desberdinetako agenteekin.