Sarrigurengo ikastetxea nola zatitu erabakitzeko galdeketa proposatuko dute

Sarrigurengo ikastetxea nola zatitu erabakitzeko galdeketa proposatuko dute

Eguesibarko Udaleko Eguesibar Gara taldeak mozioa aurkeztu du galdeketa hori egiteko proposamenarekin. Osoko bilkuran hartuko dute erabakia.

Herritarrei galdetzeko proposamena jarriko du mahai gainean Eguesibar Gara taldeak udalean: Sarrigurengo ikastetxea nola zatitu beharko litzatekeen erabakitzeko bizilagunen iritziak jasotzeko aukera. Lehenik eta behin hori bai, hezkuntza komunitateko kidekin lan taldea osatzea proposatuko dute eragile desberdinen artean erabakirik hartzen den aztertzeko. Halakorik lortu ezean, eta martxoaren 15a muga eguna jarrita, orduan bai, kontsulta egitea litzateke hurrengo pausua.

Gogorarazi dute 2016-2017 ikasturtean 1.200 ikasle izanen direla Haur eta Lehen Hezkuntzan ikastetxe horretan eta orain arte bezala eraikin bakarrean eta zuzendaritza bakarrarekin ariko direla. Bi eraikin izanen dira etorkizunean eta erabaki behar dena da nola zatitu: eredu guztiak bi eraikinetan egon daitezela eta mailaka banandu edo ereduka.