Lehen indarra izaten jarraitzen du EH Bilduk Antsoainen. Sei zinegotzi izanen ditu datorren legegintzaldian, PSNk bezain beste. Unidas-IE-Podemos koalizioak bi eserleku eskuratu ditu, Navarra Sumak egin bezala. Geroa Baik zinegotzi bat galdu du, eta bakarra izanen. 9 zinegotzi behar dira gehiengoa eskuratzeko.
Nafarroako foru hauteskundeak, Antsoainen
PSNk eskuratu ditu boto gehien foru hauteskundeetan. EH Bildu bigarren indarra da, eta boto kopuruan gora egin du. Baita Geroa Baik ere. Ahal Duguk behera egin du nabarmen.