2016/11/10 - 2016/12/12 00:00

'Familia + Euskara' zikloa

'Familia + Euskara' zikloa
Ezkabapea Berriobeiti
Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko familia ziklo bat antolatu du: “Familia + Euskara” izenekoa. Ziklo honen helburua, euskarara hurbildu nahi duten familiei informazioa eta formazioa ematea da, maila formalean zein informalean. Zikloaren barruan bi hitzaldi, bi ikastaro eta erakusketa bat antolatu da azaroa-abendua bitartean. Batetik, haurrak eskolatu behar dituzten zein eskolatu berri dituzten gurasoei zuzendurik, bi hitzaldi antolatu dira, arlo honetan adituak diren bi profesionalekin (Paula Kasares eta Arrate Gisasola), gurasoei sortzen ahal zaizkien zalantzak argitzeko helburuarekin. Bestetik, maila ludikoan, gurasoei haurrekin euskaraz jolasteko tresnak eskaintzeko helburuarekin, bi tailer eta erakusketa bat antolatu dira, Dindaia fundazioaren eskutik. Bi tailer hauetan euskarazko jolas eta kantak ikasteko aukera izanen dute gurasoek, baita haurrekin praktikatzeko ere. Azkenik, euskaraz dauden jolas eta jostailuen inguruko erakusketa bat antolatu dugu. Erakusketaren lehenengo zatian hitzaldi bat izanen da, jolasen funtzioaren inguruan eta bigarren zatian , gurasoak eta haurrak batera, erakusketako jolasen eta jostailuen ezaugarriak aztertuko ditugu. Ekimen guztietan plaza kopuru mugatua izanen da eta aurretik izena eman beharko da 948 012 012 telefonoan, ezarritako epeetan. Informazio gehiago: Berriobeitiko Euskara Zerbitzua 634515384 / 948 303129 | euskara@berriobeiti.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!