Gizarte gaiak, fotogramen ernamuina

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 21a, 11:28

Gizarte gaiei buruzko VII. film laburren FICBE jaialdia hasiko da bihar, Berriozarren, eta larunbatera arte iraunen du.

20etan izanen dira emanaldi guztiak, Auditorioan. Egunez egun, makina bat obra ikusi ahalko dira, doan; nahiz izanez gero, euro bat ordain daiteke, Berriozarko helduekin film labur bat egiteko proiektua hauspotzeko.

Ostegunean, Javier Marcoren Casitas, Lino Varelaren La Parada, Carmen Lopezen Un Verano interminable eta David Cerveraren Metros utiles lana proiektatuko dituzte, esaterako.

Ostiralean, besteak beste, Todo es falso, salvo alguna cosa Jesus Martinezen lana, eta Begoña Solerren La Buena fe.

Amaitzeko, larunbatean, sari-banaketaren ordua izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!