Antsoaingo jaiak inoiz baino herrikoiagoak

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 18a, 10:08

Antsoaingo festetako txupinazoa. Argazkia @cesardeluis

Atzo arratsaldean bota zuen Justo Larumbek Antsoaingo festetako txupinazoa, udaletxe aurrean jarritako eszenatoki batetik eta ez balkoitik aurreko urteotan bezala. Agintarientzako luntxa beharrean, herritar guztientzako otamena eskaini zuen Udalak. 

Justo Larumbe Gorria hautatu zuten Antsoaingo kolektiboek txupinazoa jaurtitzeko. Urtetan herriko ekimen desberdinetan egindako lanarengatik eta festetan duen inplikazioagatik aukeratu zuten. Bera da jaietan bonba japoniarrak botatzen dituena.   

Aurten lehendabiziko aldiz, eszenatoki bat jarri zuten Udaletxe aurrean festei hasiera emateko. Horrela ekitaldia kalera eraman nahi izan dutela jakinarazi dute Antsoaingo Udaletik, agintariak eta herritar guztiak maila berean jarriz.

 Honetaz gain, festen hasieran egiten zen agintari eta haien gonbidatuentzako luntxa bertan behera utzi dute aurten eta haren ordez txorizoa, gazta, sagardoa eta ardoa esakini dizkie Udalak antsoaindar eta bisitari guztiei.  

 

Hitzordu interesgarri asko

Ostirala

Goizeko 11:00etatik aurrera haur tailer eta jolasak eginen dira Lapurbide plazan.

Eguerdiko 13:00etan: kalejira txarangarekin.

17:00etan haurrendako ikuskizun bat euskaraz: “Big Band Boom, dantza dezagun”, Lapurbide plazan.

22:00etan: XIV. Antsoaingo rockanrola: Jaramonik ez + Zoo + Esne beltza + Dodo sound, txosnetan, Harrobietako kalean

22:15ean: Break dance erakustaldia. Udaletxeko plazan

00:30ean: Dantzaldia: London orkestra. Rafael Alberti plazan (03:00ak arte iraunen du)

 

Larunbata

Goiz partean: erraldoien eta buruhandien konpartsa. Irteera Udaletxetik eta haurrendako parkea Udaletxeko plazan eta Plaza Berrian.

12:00etan Halterofilia lehiaketa Lapurbide plazan.

12:30ean meza gure aitatxi-amatxien ohoretan. San Kosme eta San Damian parrokian. (Udalbatza ez da modu ofizialean joanen)

14:00etan jubilatuen bazkaria kiroldegian.

23:00etan haurrendako disko mugikorra. Lapurbide plazan (00:30era arte iraunen du) Kontzertua: The guilty brigade + Zarpazo a cicatriz. Txosnetan, Harrobietako kalean.

 

Igandea

11:00etan erraldoien eta buruhandien konpartsa eta binakako pilota partida. 1. kategoria. Pilotalekuan (Sarrera: librea) Eugi – Sainz II / Tainta – Keralt.

12:00etan haurrendako animazioa: POTXIN ETA PATXIN. Lapurbide plazan. Kalderete lehiaketa.

Antsoainen kantuz.

17:00etan emakumeendako kafe kontzertua (Dúo Tropicana Son).

19:00etan: Pailazoak: IRRIEN LAGUNAK, “EUSKARAREN TAUPADAK” lanarekin. Txosnetan, Harrobietako kalean.

 

Jai egitarau osoa

 

Jaien hasierara gonbidatutako hautetsi batzuk: Antsoaingo alkatea Ander Oroz eta Marta Diez Kultura eta Jaietako zinegotziarekin batera, Raul Maiz Berriozarko alkatea, Xabi Lasa Berriozarko alkate ohia eta egun Toki Administrazioaren zuzendari nagusia, Alfredo Arruiz Uharteko alkatea, Aritz Aiesa Antsoaingo Udaleko zinegotzia eta Iruñerriko Mankomunitateko burua. (Argazkia: @cesardeluis)

Ikurriña jarri zuten Antsoaingo Udaletxean. Eusko Autonomia Erkidegoko goi instituzioetako kideakziren ektaldiko gobidatuen artean. (Argazkia: @cesardeluis)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!