Autodefentsa feministarako ikastaroa, Berriozarren

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 23a

Berriozarko Gaztegune berrian eginen dituzte tailerrak ekainaren 29an eta 30ean.

Autodefentsa feministari buruzko hainbat tailer eginen dira Berrizoarko Gaztegunean. Ikastaroaren helburua bat baino gehiago da: eraso mota ezberdinak identifikatzea; autodefentsaz aritzeko aukera eskaintzea; erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea eta indarkeriaren inguruko bizipenak partekatzea eta elkarri entzunez eta norberaren beldur eta emozioei buruz hitz egitea. 8 ordutako bi tailer eginen dira: lehena, ekainaren 29an izanen da goizez eta arratsaldez eta bigarrena, arratsaldez izanen da.

Izena emateko 012-ra deitu behar da edota Berriozarko Udaleko egoitza elektronikoan sartu ekainaren 22tik 25era.

autop1

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!