Hiru graduko lurrikara izan da Eguesibarren

Eguesibar.

23:21ean izan da lurrikara eta gau osoan itentsitate txikiko zortzi erreplika izan ditu.

Eguesibarro harana hiru graduko lurrikara baten epizentroa izan zen bart, 23:21ean.

Lurrikara honen ondoren, gauean intentsitate txikiagoko zortzi erreplika izan dira, 1,5 eta 1,8 gradu artekoak, baina ez dituzte sentitu. Azken asteetan horrelako gertaerak errepikatzen ari dira Nafarroan.

Hiru graduko lurrikara sentitu zen Iruñean, Altzuzan, Arangurenen, Arran, Azpan, Badostainen, Eguesen, Elkanon, Gorraizen, Ibirikun, Laquidainen, Larrasoañan, Lizarragan, Izagaondoan, Mendiorozen, Mutiloan, Noainen, Olazen, Ollokin, Sarrigurenen, Taxoaren, Urrotzen, Zuriainen, Imarinen.