Presen Zubillaga: "Industria gune eoliko erraldoi bat da eraki nahi dutena"

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 17a, 12:14

Bost parke eoliko egiteko proiektua aurkeztu du Saeyr Concesiones SLU enpresak eta Esteribar, Erroibar, Anue, Ezkabarte, Ordieta, Eguesibar, Txulapain, Lizoain eta Olaibar ibarretan 56 heize aerosorgailu aurreikusi ditu. Eguesibar Zain Dezagun plataformako kide Presen Zubillagak "makroproiektua" salatu du Guardasola saioan.

Esteribar, Erroibar, Anue, Ezkabarte, Ordieta, Eguesibar, Txulapain, Lizoain eta Olaibar hartu nahi ditu Saeyr Concesiones SLU enpresak. Bost parke eoliko egiteko proiektua aurkeztu du, eta 56 heize aerosorgailu aurreikusi ditu inguruetako mendietan. "Makroproiektuak" helburu ekonomikoak baino ez dituela salatu dute bailaretako herritarrek. Hala egin du gaur Guardasola saioan Eguesibar Zain Dezagun plataformako kide Presen Zubillagak. 

Navarra Sumaren babesarekin aurrera egin zuen enpresaren proiektuak udalean, baina gaia kontzejuetara iristean zalantza asko sortu ditu herritarren artean. Hirugarren proiektuak ukitzen du Eguesibar eta Sagasetan izanen luke eraginik handietan. 

Plataformak salatu eta ingurumen sailean aurkeztu duenez proiektuek ez dituzte beharrezko baldintzak betetzen eta hainbat lege urratzen dituzte. Duela aste eta erdi amaitu zen proiektuari aurretiazko kontsiderazioak aurkezteko epea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!