Hauteskundeak 2019

PSN erabakigarria izango da Eguesibarren

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 27a, 10:37

Aldaketak ez du udalean errepikatuko. 17 zinegotzi izatetik 21 izatera igaro da Eguesibar legegintzaldi berriarekin.

Navarra Suma koalizioa lehen indarra Eguesibarren. 9 eserleku lortu ditu udalean, 2015ean baino hiru gehiago. PSNk botoak bikoiztu ditu, eta hiru zinegotzi eskuratu. Orain arte alkatetza zuen Geroa Baik eserleku bat galdu du eta lau izanen ditu. EH Bilduk, hiru. Ahal Duguk bat galdu du eta bakarra izanen du, Ezkerrak bezala.

Nafarroako foru hauteskundeak, Eguesibarren

Navarra Sumak eskuratu ditu boto gehien Eguesibarren Nafarroako foru hauteskundeetan. Geroa Bai da bigarren indarra. Ondoren, PSN eta EH Bildu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!