Eguesibarko Mirari Zurbano arkulari gazteak errekor berria ezarri du

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 16a, 19:29
Mirari Zurbano

Joan den asteburuan San Adrianen jokatutako Aretoko txapelketan, 14 urte azpikoen mailan arku tiroan zegoen Nafarroako errekorra gainditu du Lakarri-Eguesibar taldeko 13 urteko neska honek. 

Mirari Zurbano Zurbanotarren arkulari ezagunen familiako kidea da.  Berarekin solas egiteko aukera izan dugu Irrintzi Plazan, Mikel Nabarrok gidatutako Kirol Txiki, Esfortzu Handi! tartean. Honetaz gain joan den asteburuko kirol emaitza azpimarragarrienak bildu ditugu saio honetan.

 

ERRUGBIAN

Asteburu honetan, garrantzi handiko garaipenak izan genituen. Alde batetik La Unica Emakume Rugby taldeak jarraitzen du porrota ezagutu gabe Euskal Ligan. Igandean Ordizia 20-0 irabazi egin zuten etxean eta sailkapeneko burua dira ia ia maila berdineko aurkari aurkitu gabe oraindik. Honetaz gain, Nafarroako 16 eta 18 urte azpiko giznoezkoen selekzioek hasi ziren iaz lortutako Estatuko B Mailako titulua defendatzen eta garaipen bikoitza izan genuen Kantabriaren aurka. Lehenengo partiduan 18 urte azkpikoek partidu zaila izan zuten erremontatu behar izan zutelako azkenik 12-10 irbazteko. Bestalde, 16 Urte Azpikoek erraz irabazi zuten. Alegia, 72-0. Gauzak horrela, biek Asturiasen aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian. Adi egonen gara, jakin bezain pronto ordutegia eta tokia zehazteko.

 

TXIRRINDULARITZAN

Galapagarren lehiatua izan zen Pistako Espainiako Kopako aurre-azken jardunaldia eta Josu Etxeberria eta Gudane Araizen izenak azpimarratu behar ditugu. Gazte kategoriako mutilak laugarren izan zen tempo modalitatean eta txapeldun kanporaketako diziplinan. Gauzak horrela, Josu Kopako sailkapen orokorrako bigarrena da momentu honetan, eta iraupen kategoriako hirugarren junior kategorian. Gudanek bere partez sufritu egin zuen gripe pairatzen ari zelako eta ezin izan zuen lehenengo egunean parte hartu. Hala ere Espainiako Kopako liderrak esfortzua egin zuen bigarren egunean aurkariak kontrolatzeko, bigarren posizioan amaitzeko eta sailkapeneko burua mantentzeko. Proba bat gehiorik ez falta zaie, Balear Uharteetan lehiatuko da eta kontatuko dugu zer gertatzen den hurrengo saioetan.

Beste aldetik, txirrindularitzan ere, Espainiako Ziklokros Txapelketa amaitu zen Legazpin, proba zaila izan zen lokatsarengatik baina, junior kategorian Unai Esparzak 52. posizioa lortu zuen eta Jose Lorenzo Esteban berrogeita hamar urteko Master B kategoriako txapelduna izan zen. Dudarik gabe, txirrindularitza nafarra sasoian dago.

 

JUDOAN

Judoka nafarrek 4 domina ekarri dituzte Kataluniatik, Espainiako Haur eta Junior Kategoriako A Kopa lehiatu ziren Tortosan eta haur kategoriako berrogeita hamalau kilo baino gutxiagoko lehiaketan Joane Buldainek urrezko domina lortu zuen. Junior kategoriako berrogeita hamabost kiloko baino gutxiagokoan Sergio Palaciosek zilarrezkoa eskuratu zuen, hirurogei kilo baino gutxiagokoan Julen Torok zilarrezko beste bat eta Lucas Monrealek brontzezko domina laurogeita hamar kilo baino gutxiagoko kategorian. Emaitza izugarriak nafarrenak.

 

AGENDA

Xake Banakako Nafarroako Txapelketa hasiko da asteburu honetan 16:30etik Printzearen Harresi Gazte Egoitzan, erresidentzian, larrabideren ondoan.

 

 

Erlazionatuak

Mirari Zurbano arkularia

Euskalerria Irratia 2018 urt 16 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!