Doako sarrera eta bisitak asteazken goizean Oteizaren urteurrena gogoratzeko

Jorge Oteiza eta Nestro Barterretxea 1979an.

Artistaren lana eta lantokia ezagutzeaz gain, bi erakusketa doan bisitatzeko aukera izanen dituzte bisitariek urriaren 21ean. 

Jorge Oteizaren jaiotzaren 107. urteurrena gogoratzeko Oteiza Museoak ateak zabalduko ditu urriaren 21ean. Goizean zehar bisitariak doan sartu ahal izanen dira Museora, eta ikustaldi gidatuetan parte hartu 11:00etatik 13:00ak arte. Bestalde goizeko 10:00etatik aurrera eta 13:00ak arte bisitariek aukera izanen dute bi erakusketa ikusteko: “Oteiza 1908-2008. Bilduma” , non artistaren eskultura-lanaren bilakaeran zeharreko ibilbidea erakusten den, eta  “Sistiaga. Keinu bidezko pinturatik mugimenduaren artera” aldi baterako erakusketa.

Gainera, bisitariak lantegi-etxean sartu ahal izanen dira. Hor ikusgai izanen dira bai artistari eta artistaren obrari buruzko ikus-entzunezkoak, bai artistaren dimentsio biografiko eta sorkuntzazkoari lotutako unitate tematiko eta geografikoak ere.