Hauteskundeak 2019

NA+k PSN beharko du Barañainen

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 27a, 10:47

Aldaketaren indarrek ez diote alkatetzari eutsi.

2015ean baino bi zinegotzi gehiago eskuratu ditu Navarra Sumak Barañainen. 21 zinegotzitik 8 eskuratu ditu; eta PSN beharko du udal gobernua osatzeko. Hiru zituzten sozialistek, eta bost eskuratu dituzte. EH Bilduk gora egin du, eta 2015ean baino eserleku bat gehiago eskuratu du, bost izanen ditu. Geroa Baik eta Ahal Duguk eserleku bana galdu dute, eta Ezkerra-Equo udalbatzatik kanpo geratu da.

Nafarroako foru hauteskundeak, Barañainen

Navarra Sumak eskuratu ditu boto gehien Barañainen Nafarroako foru hauteskundeetan. PSN da bigarren indarra. Ondoren, Geroa Bai eta EH Bildu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!