Barañainen Babes Ofizialeko 44 etxebizitza eginen dira, lehenak 14 urteren ondoren

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 3a, 20:42

“Maisu-maistren etxeak” izenez ezagutzen den orubean eginen dira. Eskaerak egiteko epea abenduaren 1ean zabalduko da. 

Nafarroako Gobernuak behin-behineko Babes Ofizialeko kalifikazioa eman dio promozio honi. Etxebizitza hauetako bat eskatzeko Nafarroan erroldatuta eta babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen zentsuan izena emanda egotea derrigorrezkoa da. Azken tramite hau Iruñeko Nasuvinsako bulegoetan egin daiteke (Sanduzelai Etorbidea 8),Tuterako Hiritarrentzako Arreta bulegoan (Foruen Plaza 5 eta 6) edo Internet bidez www.navarra.es web gunean.

Barañaingo etxebizitza hauek logela 1, 2, 3 edo 4 logela eta trastelekua izanen dituzte eta prezioak  65.674,80 eurotatik 159.899,21 eurotarakoak izanen dira, gehi B.E.Z.a.  Honen inguruko informazio guztia hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!