Emakumeak frankismoan, arloz arlo

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 13a, 11:48

Argazkia: Diktadura frankistak ilea moztera behartutako emakumeak.

Emakumeek frankismoan jasandako errepresioaren inguruko hitzaldi zikloa egiten ari dira Barañainen; etzi, Ezkabako emakumeen ingurukoa izanen da.

Amaia Kowasch historialariak zuzenduko du biharkoa. 

Ildo beretik, hurrengo ostegunean, urriaren 22an, Zerrauts ogia. Gosearen grebak dokumentala emitituko dute, eta, ostean, solasaldia antolatu dute, Patxi Egilazen eskutik.

Bukatzeko, Emakumeen presentzia herri mugimenduetan mintzaldia egonen da, 29an, Nerea Ibarrolak gidatuta.

Saio guztiak 19:00etan izanen dira, Barañaingo Kultur Etxean. Informazio osagarria, Geronimo Uztarizen atari digitalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!