Heziketa librea liburuak haurrek libre(ago) izateko beharko luketen heziketa eta haziera ditu hizpide, bizitzaren lehen urteetan garatzen direlako burujabetasunerako behar diren oinarrizko baldintza psikologikoak. Sistemaren kritika zorrotza da, eskolak soberan duena antzeman eta benetan emantzipatzaile izango den eskola-eredu bat irudikatu dezagun. Ane Ablanedo Larrionek idatzi du liburua Hik Hasiren eskutik eta Laban aurkeztuko du arratsaldeko 18:30ean.
Xabier Monasteriok itzuli du Michael Golden eleberri autobiografikoa: Dirurik gabeko juduak. Honetan Michael Gold idazle judu amerikarrak XX. mendearen hasieran New Yorkeko East Side auzo txiroan bizi ziren etorkin juduen bizimodu latza deskribatu zuen. Depresio Handiaren garaian New Yorken bazen miloi bat judu, eta idazle ezkertiar honek xeheki azaldu zituen jende horren pobrezia, zapalkuntza eta klase borroka, komunismoaren aldeko mezua zabalduz. Samira Azzamen Beste urte batez liburua ere itzuli du Monasteriok. Honetan XX. mendearen erdialdean Palestinako literaturan bide berriak urratu zituen idazleak. Palestinar jende xehearen eguneroko bizitza erakusten duten ipuinak dira. Hiru ardatz dituen ipuingintza: gatazka politikoa, emakumea eta pobrezia. Jaume Gelabertek gidatuta Monasteriok liburuok aurkeztuko ditu Hizkuntza Eskola Ofizialeko areto nagusian arratsaldeko 19:30ean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |