Xabier Monasteriok itzuli du Michael Golden eleberri autobiografikoa: Dirurik gabeko juduak. Honetan Michael Gold idazle judu amerikarrak XX. mendearen hasieran New Yorkeko East Side auzo txiroan bizi ziren etorkin juduen bizimodu latza deskribatu zuen. Depresio Handiaren garaian New Yorken bazen miloi bat judu, eta idazle ezkertiar honek xeheki azaldu zituen jende horren pobrezia, zapalkuntza eta klase borroka, komunismoaren aldeko mezua zabalduz.
Samira Azzamen Beste urte batez liburua ere itzuli du Monasteriok. Honetan XX. mendearen erdialdean Palestinako literaturan bide berriak urratu zituen idazleak. Palestinar jende xehearen eguneroko bizitza erakusten duten ipuinak dira. Hiru ardatz dituen ipuingintza: gatazka politikoa, emakumea eta pobrezia.
Jaume Gelabertek gidatuta Monasteriok liburuok aurkeztuko ditu Hizkuntza Eskola Ofizialeko areto nagusian arratsaldeko 19:30ean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.