Euskaltzaindiak Euskara ibiltaria bisita gidatua antolatu du eta bisita gidatua egingo dute Burlatako Kultur Etxean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
Negu hurbilak filmaren emanaldi eta solasaldia antolatu du Karrikirik Nafarroako Hizkuntza Eskolako areto nagusian. Mikel Ibarguren eta Ekain Albite zuzendariak eta Ritxi Lizartza ekoizlea arduratuko dira filmaren osteko solasaldiaz. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da eta gonbidapenak Karrikirin eskuratu daitezke.
Som València elkartasun kontzertua antolatu dute Zentralen eta Borla, Castazabal, El Drogas, Koma eta Monte Del Oso taldeak izango dira oholtza gainean. Arratsaldeko 20:00etan, sarrerak 20 euroan.