Haurrentzako ipuina ondu dute Itziar Ancin idazle eta poetak eta Leire Urbeltz ilustratzaileak. Reyno Gourmetek argitaratu du Amaia eta Martin barazkien jaian; bidaia bat Nafarroako baratze magikora kontatzen du. Lau urtetik gorako haurrendako kamishibai kontakizuna egingo dute, arratsaldeko 18:00etan, Arrosadiko liburutegian.
Solasaldia musikaz. Solasaldia eta musika. Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' diskoa plazaratu berri du eta aurkezpen solasaldi musikatua egingo du Iruñean. Uxue Rey kazetariak gidatuko du solasaldia, Laban, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak bertan, lau euroan.