Haurrentzako ipuina ondu dute Itziar Ancin idazle eta poetak eta Leire Urbeltz ilustratzaileak. Reyno Gourmetek argitaratu du Amaia eta Martin barazkien jaian; bidaia bat Nafarroako baratze magikora kontatzen du.
Lau urtetik gorako haurrendako kamishibai kontakizuna egingo dute, arratsaldeko 18:00etan, Arrosadiko liburutegian.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.