Umorezko bakarrizketa egingo dute Albina Stardust eta Divina Comedia drag artistek. Arratsaldeko 19:00etan Aranguren Ibarreko Kultur Etxean dute hitzordua; sarrerak hiru euroan. Kontrastea oso erakargarria izaten da bikote artistiko orotan eta, bihotzez elkar maite badute ere, Albina eta Divina osotara dira ezberdinak egiazki. Hori, ordea, ez da inola ere arazoa, kontraste horrek izugarri aberasten baitu ikuskizun oro.
35 urteko ibilbide oparoan estudioko bederatzi disko kaleratu ostean, Esnatzean lan berria aurkeztuko du URTZ taldeak Iruñean. Iluntzeko 21:00etan, Zentral antzokian.