Bertsoaroren eskutik, gazteen bertso saioa antolatu dute ostiralean, Laban, arratsaldeko 19:00etan. Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategi ibiliko dira bertsotan eta Ainhoa Larretxea gai jartzaile.
Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen. Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat liburua euskaratu du Koro Navarrok eta Mario Zubiaga Garatek idatzi du hitzaurrea. Arratsaldeko 19:30ean, Karrikiri Elkartean, zientzia politikoetako irakasle Mario Zubiagak liburua aurkeztuko du.
Xabier kantuak eta kantu ezagun batzuen egokitzapenak interpretatuko dituzte Andreas Eichner, Maddi Irigoyen, Xabier Soubelet eta Nat Cazarre musikariek. Leonard Cohen, Joaquin Sabina Maria Dolores Pradera, Jacques Brel, Silvio Rodriguez, Pablo Milanes edota Cat Stevensen doinuak entzungai. Arratsaldeko 20:00etan, ostiralean.
Ostiralean, otsailaren 23an, Korrika Kulturalak garagardo dastaketa antolatu du Arrotxapean. Errotaberri tabernan sei garagadoren dastaketa pintxoekin batera eginen da. Sarrerak 15 euroan eskuratu daitezke Haizea kafetegian. Arratsaldeko 20:00etan, Errotaberri elkartean.
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.
Komiki Boom!! egitasmoaren bosgarren edizioa eginen dute Antsoainen otsailaren 19tik martxoaren 1era. Bi erakusketa egonen dira ikusgai: Angela Eferen Mierdiaria eta Andrea Ganuzaren Atraviesame. Bestalde, euskarazko hiru ilustrazio lanen aurkezpena egingo da otsailaren 21ean, 24an eta 29an. Hurrenez hurren, Iris XXI (Julen Ribas), Gora euskal herrientsak (Asisko Urmeneta) eta Utzi azalari (Ainara Azpiazu).
Munduari bira eman zion ontzia eleberri ilustratua plazaratu du Joseba Sarrionaindiak eta liburuan aurkezten diren irudi eta posterrak bildu dituzte erakusketa antolatzeko. Otsailaren 22tik martxoaren 9ra arte luzatu dute epea eta egongo da ikusgai Iruñeko Planetarioan. Goizez zentroentzako bisitak antolatuko dira, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara publikoari irekita egongo da.