La Pamplonesaren sari solidarioen kontzertuan Haziak eta Zaporeak erakundeak sarituko dituzte. Haien lana saritzeaz gain, indartzeko xedez, kontzertuan lortzen den dirua bere osotasunean saritutako bi erakundeek jasoko dute. Ikuskizunean bertan, La Pamplonesarekin batera hainbat gonbidatu igoko dira oholtzara, haien artean Enrique Villareal el Drogas eta Ibil Bedi taldeko Ibai Osinaga eta Amets Aranguren. Sarrerak Gaiarren zein webgunean eskuratu daitezke 12 euroren truke.
Urriaren 25etik azaroaren 22ra bitartean euskarazko bost antzezlan eskainiko ditu antzerki-zikloak. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira eta sarrerak 8 euroan eskuratu daitezke.
Lizarrako mendizale elkarteak X. mendi astea antolatu du hitzaldi, ibilaldi eta pintxopoteekin. Astean zehar egingo diren hitzaldiak arratsaldeko 20:00etan izanen dira, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Pintxopotea berriz, ostiralean, 21:30ean, La Botan. Azkenik, igandean, Izagako haitzara egingo da ateraldia 08:30ean.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |