2023/10/29 18:00

La Pamplonesa sari solidarioak

La Pamplonesa sari solidarioak
Gaiarre, Iruñea

La Pamplonesaren sari solidarioen kontzertuan Haziak eta Zaporeak erakundeak sarituko dituzte. Haien lana saritzeaz gain, indartzeko xedez, kontzertuan lortzen den dirua bere osotasunean saritutako bi erakundeek jasoko dute.

Ikuskizunean bertan, La Pamplonesarekin batera hainbat gonbidatu igoko dira oholtzara, haien artean Enrique Villareal el Drogas eta Ibil Bedi taldeko Ibai Osinaga eta Amets Aranguren.

Sarrerak Gaiarren zein webgunean eskuratu daitezke 12 euroren truke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!