Ttiki-ttikiak direnetik, haurrak irudien munduan sarturik egoten dira, baina gehienetan era pasiboan. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira, ikusleei ikusizko esperientzia jostagarri eta aktiboa proposatzeko. Ikuskizunaren sotiltasunak mundu poetiko batera eramanen gaitu eta, bertan, haurrek konfiantzaz eta mirespenez nabigatuko dute.
Gure Zirkua euskal zirkuak malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia... eskainiko ditu 12 emanalditan zehar, Antsoainen. Sarrerak: www.gurezirkua.eus web-gunean
Urriaren 26tik azaroaren 1era, 10:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Sarasate Pasealekuan. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, jarduerak, konferentziak...
Las Tipex, Tatxers, Leizeak, Sorkari, Skabidean eta Herdoil izanen dira, besteak beste, Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzea helburu duen Ez Dago Hilda kolektiboak antolatutako jaian.