Trantsizio ekosozialari nola heldu izango da Eskubide Sozialen Kartak antolatutako topaketaren adatza. Goizeko 10:00etan trantsizio ekosozialerako edukiez eta aliantzen beharraz hausnartzeko eta eztabaidatzeko tartea izanen da. Arratsaldean berriz, elkarrekin egin nahi denaz aritzeko eta askotariko borroken berri izateko tailerrak antolatu dituzte. Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean izango da.
Bi urte pasa dira taldeak Aurrera diskoa atera zuenetik eta urritik aurrera hainbat hilabeteko "su etena" egingo dute. Hala ere, "burkide guztioi gonbitea zabaltzen dizuegu azken baioneta karga honetara etortzeko!". La inquisición eta Day Drinker taldeak ere bertan izango dira. Gares aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 15€an www.musikaze.net webgunean eta 18€ bertan.
Etxarri Aranatzen ospatuko da Nafarroa Oinez eta hauxe da egitaraua. Kontzertuen artean The Potes, Trikiteens, Dj Bull, Alarma morea, Trikidantz, Alerta Gorria, Nafarroa 1512 eta Gozategi.
Agertokian bi aktore. Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Arratsaldeko 19:00etan Leitzako Herri Aretoan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Erakustokiak, konferentziak, hitzaldiak, jarduerak, tailerrak eta askotariko proposamenak daude edizio azokaren programan. Irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean, Sarasate pasealekuan.