Denok batera, handira!

Euskalerria Irratiaren logo berria: komunikazioa eta komunitatea, eskutik helduta

Juan Kruz Lakasta Zubero

Irudi berria joan den osteguneko egoitza berriaren inaugurazio festan aurkeztu genuen. Bi xede nagusi ditu: proiektu komunikatibo multimedia berria eta euskaldunon komunitateari zabaldu zaion plaza fisiko zein birtuala ikustaraztea.

Euskalerria Irratiak aro berri bati ekin dio Iruñeko Kale Nagusiko 54 zenbakiko egoitza berri handian: irrati izatetik proiektu komunikatibo multimedia izatera egin dugu jauzi: orain, irrati ordu gehiago eta bideopodcast gehiago; otsailetik aurrera, webgune berritua eta Agerren berri emaile sare profesionala, zehazki, Erriberan, Tafallaldean, Lizarraldean eta Zangozaldean.

Jauzia, eskala aldaketa, hain handia izanda, ezinbestean behar genuen logo berria, hori guztia eta gehiago barnebilduko zituena. Logo berriari so eginez gero lehenik eta behin uhinak ikusten dira, audioarenak, irudienak, proiektu komunikatibo multimediarenak.

Bigarren irakurketa, espaziala: Kale Naugusian (barra horizontala), plaza, topagunea, lau lagun solasean (lau barra bertikalak). Beste asko eduki ditzake. Konparaziora, txalaparta moduan ere ikus daiteke, eta gaizki ez, teknologia berrienekin lan egitera igarotzen ari garen honetan euskal komunikazioaren erroak bistatik ez galtzea. Hain justu sorburua ez ahanzte aldera, kolore korporatiboak mantendu egin dira, fuksia zena zertxobait apalduz, arrosara ekarriz, eta zuria, beltza eta grisari eutsiz.

Diseinu lana Errea Comunicacion enpresak egin du, eta logoa bera diseinatzeaz gain horren garapenak ere landu ditu, unibertso estetiko oso sortzeko: webguneko marka, belakiak, sare sozialetako ereduak eta abar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!