Espainiar estatuan bada errepikatzen den pauta bat: ustelkeria kasuak, askotan, ez dira ikertzen ustelkeria kasuak direlako, norbait egurtzeko baizik. Ustelkeriaren kontrako borrokaren aitzakia erabiltzen da, gauzak horrela, egiturazko ustelkeria ez ikutzeko. Horregatik, eskandaluaren logika inposatzen da, aspaldiko logika inkisitoriala berreskuratuz. Sanbenitoa jartzen zaio norbaiti, baina inork ez du neurririk hartzen erroetara jo eta ustelkeria posible egiten duten baldintzetan eragiteko.
Oraingoan, gainera, nabarmena da Aznarren agindua betetzen ari direla batzuk: egitea daukanak egin dezan. Ikusiko dugu zer dagoen akusazioen atzean, baina argi dagoena da operazio bat dagoela martxan Sánchezen gobernua eroriarazteko. Eta operazio hori, bere burua ustelkeriaren kontrako borroka gisa aurkezten badu ere, ustelkeria hutsa da. Estatu sakona ustela delako, komunikabide eta bestelako eragile batzuen asmoa ez delako ustelkeriari ateak ixtea, ustelkeria aukera berriak irekitzea baizik. Ustelkeriaren aurren tinko, beraz, baina ustelkeria forma guzien aurrean.