Nolakoa zen Artaxoako euskara? Ezagutu Koldo Colomoren lan berria

Inhar Iraizotz 2026ko maiatzaren 22a

Bonapartek 1863ko euskalkien mapan Artaxoa jaso ez bazuen ere, euskarak XIX. mende bukaerara arte iraun zuen herrian. Azken urteetako ikerketetan oinarrituta, 743 euskal hitz bildu ditu Koldo Colomok Palabras vascas de Artajona liburuan.

Azken hamarkadetan Izarbeibarren toponimiaz, antroponimiaz eta euskal lexiko erresidualaz egin diren ikerketetan murgilduta ibili da azken urte eta erdian Koldo Colomo garestarra. Jakin-min eta ikerlan horren emaitza da Palabras vascas de Artajona liburua: gaur gaurkoz Artaxoako nortasunaren parte diren 743 euskal hitz bildu ditu bertan, hiztegi moduan, eta baita gramatika xume bat ere.

Hitz bakoitza modu sistematikoan aztertu du Colomok: erabilera testuinguratu, jatorria arakatu eta Nafarroa Garaiko gainerako euskalkiekin erkatu du. Gainera, hiztegia Artaxoako euskararen historiari buruzko hainbat pasarte eta azalpenekin osatu du.

Louis Bonaparte printzeak 1863an argitaratutako euskalkien mapan ez zuen jaso Nafarroako eremu honetako euskararen presentzia. Hala ere, lekukotasun historikoek erakusten dute euskarak XIX. mendera arte iraun zuela Nafarroa hegoaldeko hainbat herritan. Muga-eremu horretan garatutako hizkerak, gainera, berezko doinu eta ezaugarriak garatu zituen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!