Mendialdeko Azoka Ibiltariaren VII. edizioa martxan da

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 17a

Apirilaren 19an Arriben izango da aurtengo lehenengo azoka, 'artzai usadioak' izenburupean

Ingurumena, paisaia, ekonomia eta kultura errespetatzen dituen kontsumo arduratsua bultzatzeko jaio zen Mendialdeko Azoka Ibiltaria. Lehenengo parada Arriben izango da igandean, artzai usadioak izango direlarik ardatz. Goizean, azoka irekitzearekin, Mendialdeko gazten dastaketa egongo da. Ondoren, gazta lehiaketaren txanda izango da. Mendialdean gazta ekoizleak dira nagusi. Hala ere, azokaren antolatzaileak saiatu dira aurten tokiko produktuen zerrenda zabaltzen.

Arribetik igaro eta gero, Lekunberrirako bidea hartuko du Azokak maiatzaren 17an. Eta ondorengo hilabeteetan Goldaratzen, Leitzan eta Areson ere ibiliko da.

Metropoli Forala saioan Marta Barba, Mendialdeko elikadura dinamizatzailea izan dugu Azokaren inguruko xehetasun guztiak kontatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!