OKER GABILTZA

Xoka, genero disidenteen hizkuntza

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 15a

Oker Gabiltza saioko atal Xokaren inguruan aritu dira EHGAM Nafarroako kide diren Kepa Yecora, Ana Jaka eta Oskar Sada

Hizkuntzek munduaren ikuskera islatzen dute. Gehienetan, modu bitarrean egiten dute, generoari dagokionez: gizonak eta emakumeak, arrak eta emeak, maskulinoa eta femeninoa. Baina dena ez da bi kategoria horietan sartzen eta hizkuntza ez bitarraren beharra aldarrikatzen du EHGAMek. Euskarak generorik ez duen hizkuntza dela oso zabalduta dago badago ere, baditu generoari dagozkion markak, asimetriak eta joera patriarkalak.

Xoka da EHGAMeko kideek proposatzen duten hizkuntza ez bitarra. Horrekin batera, taldeak urtero antolatzen dituen jardunaldien izena ere bada: “Ez toka, ez noka, guk xoka. Berez, hizkuntzarekin eta sexu-genero disidentziekin zerikusi zuzena duen proiektua da Xoka eta hainbat alderdi jorratzen ditugu (euskara eta disidentzia lotzen dituen jardunaldiak). Kuir euskal komunitatea osatzen dugunon askotariko bizipenak bildu eta euskara hutsean egiten ditugu emanaldi guztiak”.

Oker Gabiltza, Irrintzi Plazako atal berriko bigarren atala ikusgai eta entzungai!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!