ZER USTE ZENUEN BA?

Zu zeu izateak kartzelara eramaten zintuenean

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 30a

Sare elkarteko Lorea Gurutxarrik Trini Falcés, frankismo garaian transgeneroen eskubideen aldeko aktibista ekarriko digu gogora ‘Zer uste zenuen ba?’ sekzioaren atal berrian

Garai batean, Espainian, zu zeu izateak kartzelara eraman zaitzakeen. Garai hori Frankismoa deitzen da. Gaur Trini Falcés edo “La Trini” oroituko dugu.

La Trini, frankismoaren garaian transgeneroen eskubideen aldeko aktibista espainiarra izan zen. Bere jaioterriko trans zela argi eta garbi esan zuen lehen emakumea izan zen.

Trini intersexuala jaio zen, eta “Trinidad” izena erabiltzen hasi zen 11 urte zituela, 1953an. Sevillatik Bartzelonara emigratu zuen soldaduska egiteko, eta hiri horretan bizi izan zen ondorengo bizitzaren zatirik handienean. Bertan prostituzioan eta kabaretetan lan egin zuen, non “La Mami” ezizena jaso zuen «Mamy Blue» abestiagatik.

 Sarekada batean, polizia frankistak fitxatu zuen lehen aldiz, eta, ondoren, hainbat zigor eta espetxe-epaietan egon zen, ez betetzeagatik "la Ley de peligrosidad social”. Berak zioen bezala ““Nos detenían solo por la forma de vestir”.

Bost urte eman zituen espetxean, eta hilabete batzuk Badajozeko kartzelan, homosexualentzako eta transentzako "berreziketa-eremu" batean.

Tokirik gogorrenetako bat izan zen hau, erregimenak gizon homosexual eta trans asko biltzen baitzituen. Baldintzak oso zailak ziren:

  • isolamendua
  • indarkeria instituzionala
  • “berreziketa-saiakerak”

 Ez zegoen bere identitatearen aitorpenik: jaiotzean esleitutako sexuaren arabera tratatzen zuten.

Bere hitzetan: “Aquello no era una cárcel normal… era para quitarnos del medio.”

 

1975ean Franco hiltzen da. Espainiak aldaketa politikoa hasi zuen. Hala ere, LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako errepresioa ez zen berehala desagertu.

Trini Falces une historiko horren parte izan zen. LGTBIQ+ mugimenduaren lehen mobilizazioetan parte hartu zuen, Bartzelonako 1977ko manifestazioa barne, Espainiako Harrotasunaren lehen manifestaziotzat jotzen dena.

Protesta horiek arriskutsuak ziren: poliziaren presentzia, indarkeria eta babes legal eza zeuden oraindik.

Jazarria izatetik kalean ikus daitekeen pertsona izatera igarotzea bere historiaren funtsezko zatia da.

Hainbat hamarkadatan, Triniren istorioa bezalako istorioak ikusezin bihurtu ziren.

Askoz geroago, demokrazian, Espainiako Estatua hasi zen aitortzen beren orientazio edo nortasunagatik errepresaliatuak izan ziren pertsonak  egon zirela, eta 2007an, memoria historikoaren politikekin, Trini Falcés frankismoaren biktima gisa aitortu zuten.

Aitorpen horrek ez zuen bizitakoa ezabatzen, baina urrats garrantzitsua zen:

  • bere historia balidatzeko
  • bidegabekeria aitortzeko

Trini ez da pertsona jakin bat bakarrik. Trini emakume trans askok 60 eta 70 urteen artean Espainian bizi izan zutenaren adibide bat da.

Historia asko ez zirelako erregistratu, askok ez zutelako bizirik iraun eta istorio asko ez zirelako inoiz kontatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!