“Poliziak ez zuen galdetzen eta pasabideetan ginen zale guztien kontra egin zuten” azaldu du Euskalerria Irratian Sadar Bizirik plataformako Alberto Lopezek, “Izua zabaldu zen, kolpeak ere, beldurragatik korrika egiten zuen edozeinen atzetik ateratzen baitziren poliziak”. Horregatik, Sadar Bizirik-ek zuzenketa eskatu dio Espainiako Gobernu ordezkariari. “Gezurra esan du eta bideoek zein bertan bizi genuenak erakusten du hori” esan du Lopezek, gogoratuta Etxeberriak “Istiluetatik at ziren pertsonen kontra ez zela egin” esan zuela. Sadar Bizirik plataformak zuzenketa eskatu dio eta harekin biltzeko ere prest dira, gertatukoa azaltzeko. Larunbatean, eguerdian, manifestazio isilera dei egin dituzte zale gorritxoak, Foruen plazatik abiatuta eta Sadar futbol zelairaino, zauriak izan zituzten gorritxoekin elkartasunean eta polizia oldarraldia salatzeko. Protestaren aurretik bere hitzak zuzentzen ez baditu, Gobernu ordezkariaren dimisioa ere eskatuko dutela iragarri dute.