
Iruñerrian lanean aritzeko kazetaria behar du Euskalerria Irratiak. Interesa duenak curriculuma honako helbide honetara bidal dezake: admin@euskalerriairratia.eus. Bidalketa egiteko azken eguna: 2026ko otsailaren 22a.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.