Inmigrazioaren 22 mito, Xabier Letonarekin

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 23a

Inmigrazioaren fenomenoari erreparatu dio Argia aldizkariko Larrun gehigarriaren azken zenbakiak. Xabier Letona kazetariarekin argituko dugu mito horien atzean dauden gezurrak eta egiak

Hein de Haas Herbeheretako ikertzailearen Migration Really Works (Migrazioak benetan nola funtzionatzen duen) liburuan oinarritu da Xabier Letona kazetaria Argia aldizkariko Larrun gehigarriaren azken alea osatzeko. 16 orrialdetan zehar, inmigrazioaren inguruko 22 mito deskribatzen dira eta baita desegin ere.

Letonak berak aldizkariaren sarreran aipatzen duen moduan, “mezu nagusietakoa da gainditu behar dela inmigrazioaren alde/kontra diskurtsoa, inmigrazioa mundu modernoaren fenomeno ekonomiko, soziala eta kulturala delako, ikertu eta ulertu beharrekoa, ondorez beharrezko neurriak hobeto hartzeko. Ezin da kontrolatu inmigrazioa nahieran, beraz, uler ditzagun bere egungo joerak eta ezaugarriak, eta hori onuragarria izango da guztiontzat, bai jatorrizko herrialdeentzat, bai harrerakoentzat”.

Metropoli Forala saioan Xabier Letonarekin mintzatu gara eta mito hedatuenak aipatu ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!