Joyce, Ernaux, Wallace eta Ogawa Txantreako Auzotegiko irakurle eskolan

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 22a

Iñigo Satrustegi editore eta idazlearekin hurrengo hilabeteetan partekatuko diren liburuak errepasatu ditugu

Urte berriarekin batera, Txantreako Auzotegi elkarteak bere Irakurle Eskola martxan jarriko du berriro. Euskaraz izango dira saioak, arratsaldeko 7:30ean eta sarrera librea da. Otsailaren 5ean Yoko Ogawaren Haurdunaldi oharrak liburuaz eztabaidatuko dute parte hartzaileek. Iker Alvarezek itzuli zuen eleberria Igela argitaletxearekin. Martxoaren 5ean berriz, Dublindarrak izango dute hizpide. James Joycek idatzi zuen eta Irene Aldasorok itzuli. Apirilaren 16an, David Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat liburua izango da protagonista. Danele Sarriugartek euskaratu zuen. Azkenik, maiatzaren 14an Annie Ernauxen Begira zenbat argi, maiteaz arituko dira. Xabier Aranburuk Igela argitaletxerako itzulia.

Irrintzi Plazan, Irakurle eskolako kide de Iñigo Satrustegirekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!