Alazne Juaniz eta Kitz Mendiola: "Pertsonala politikoa da, baita klimaterioa eta menopausiari dagokienez ere"

Miren Mindegia Petrirena 2026ko urtarrilaren 14a

Sakanako emakume talde batek Klimaterioari eta Menopausiari Arreta Integrala emateko Foru Plana eskatu zuen joan zen astean Nafarroako Parlamentuan. Taldeko bi kiderekin mintzatzen aritu gara emakume baten bizitzan inflexio-puntu garrantzitsuenetako bat den garai honen inguruan

Menopausia emakume baten organismoak bizi duen inflexio-puntu handietako bat den arren, ezjakintasun handia dago oraindik gorputzak jasaten duen aldaketa prozesuaren inguruan. Zeharkaldi horretan dauden emakumeek, maiz, beldurrez eta frustrazioz bizi dute fase hau. Are gehiago, oraindik ere tabu izaten jarraitzen du emakume askorentzat. Horren jakitun, duela urtebete inguru Sakanako emakume talde bat biltzen hasi zen, euren esperientziak konpartitu eta ordurarte existitzen ez zen horri hitzak jarriz. Kontua ez da hor gelditu. Berriki, Nafarroako Parlamentura jo dute, alderdi politikoei Klimaterioari eta Menopausiari Arreta Integrala emateko Foru Plana eskatzeko. Alazne Juaniz eta Kitz Mendiola izan ziren taldea ordezkatu zuten horietako bi, eta beraiekin hitz egiteko tartea izan dugu gurean ere. 

Nafarroako Parlamentuan argi utzi zuten plan horrek aurreikusi beharko lituzkeen kontuak: "Departamentu desberdinen artekoa izatea, gobernantza parte-hartzailea izatea, erreferentzia-unitate edo zirkuituen sare bat sortzea, asistentzia-eredu prebentiboa eta integrala ezartzea eta klimaterioari zein menopausiari buruzko informazioa, hezkuntza eta ahalduntzea bultzatzea". Partidu politikoen aldetik "prestutasuna" ikusi zuten, EH Bilduk mozioa aurkeztu du eta "lanean jarri direla" dirudi. "Orain lanean jarraitzeko garaia dela ere nabarmendu dute. Horretarako, menstrualmentehablando.com atarian dokumentu bat zintzilikatu dute, norberak formularioa bete eta osasun etxeetan uzteko. Izan ere, nabarmendu duten gisan, menopausiaren eta klimaterioaren kasuan ere "pertsonala politikoa da". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!